EZAI Fundazioa 1998an eratu zen ikerketa institutu bat da. MONDRAGON-ek (MCC) bultzatu zuen, eta gaur egun Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikerketa kooperatiboen LANKI institutuak ere parte hartzen du.
EZAI Fundazioaren ikerketa lerroen xedea politika publikoen azterketa eta hobekuntza sustatzea da, lehenik eta behin Europan eta, oro har, esparru politiko ezberdinetan, bereziki politika sozio-ekonomikoekin lotura dutenetan eta kooperatiba edo Gizarte Ekonomiak barneratzen dituenetan.
EZAI fundazioaren helburu nagusiak hauek dira:
a) Enpresa antolakuntzaren eta Enpresa, Ekonomia eta Finantza Zuzenbidearen eremuan ikerketa eta garapen proiektuak bultzatzea, bereziki kooperatibismoari lotuta daudenak.
b) Adierazitako arlo horietan ikertzaileen formazioa zuzentzea, baita teknikarien eta profesionalen ezagutza eguneratzea eta hobetzea ere.
c) Arlo juridiko, antolakuntzako, ekonomiko eta finantzarioetan enpresen eraginkortasuna sustatzea.
d) Ikastaroak, bilerak, foroak eta abar antolatzea, eta ikerketa eta berrikuntza zientifiko-teknikoaren hedapena bultzatzea.
e) Sorrerako helburuak hobeto betetzen laguntzen duten unibertsitate eta ikerketa zentroekin eta enpresekin lankidetzan aritzea.
Zerbitzuak
Zerbitzuen hartzaileak
Bere zerbitzuen ohiko hartzaileak EZAIk garatzen dituen jarduera eta proiektu desberdinak sustatzeko interesa duten entitateak dira:
Lan taldeak
Ikerketa proiektu bakoitzaren arabera lan talde desberdinak eratu dira, kide nazionalekin eta atzerritarrekin, oro har, egitura honi jarraitzen diotenak:
Goiru, 1 A2 20500 Arrasate-Mondragón. Gipuzkoa. España
Tel. +34 943 250104 / E-mail: ezai@ezai.coop